XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Kata. - Gogorik ez dezula?... Zer dezu, gizon?... Zuk zedozer darabilkizu buruan.

Etzaidazu ezetzik esan.

Orrela egoteko zerbait ba'dezu, beñipein.

Barto. - Nik?... Ez det ezer, emakume.

A. Kata. - Ez dakit, ba... Ez nuke ezetzik esango.

(Ixilunea).

Jantzazu gizon!.

Barto. - Gogorik ez bai det....

A. Kata. - Baña, Bartoloma, zer da zure goibeltasun ori?.

Zer buruauste dira zureok?... Etzazula, gizon, pentsamentu illunetan bururik galdu... utzi itzazu alde batera pentsamentu txar guziak!.

Barto. - Pentsamentu txarrak... Ori errez al da, Katariñe? Ezta errez, ez...! Zartzaroan kalera etortze onek....

A. Kata. - Ene bada!... Ori al degu guzia?... Tira, tira!... zaude ixilik, Bartoloma, emen ere biziko gera-ta.

Barto. - Bai, bai....

A. Kata. - Bai, gizon, bai!.

Ez gera gosez ilko.

Gure Joseba-Iñaki zintzoa da, bai langillea ere, langillerik iñor baldin ba'da.

Justiñe ta Irene ere, onak eta langilleak dira.

Eta guk ere, zartxamarrak izan arren, lan egin genezake oraindik....

Barto. - Lanak ez nau beldurtzen.

Ezta ori!.

A. Kata. - Zer dezu orduan?.

Barto - Ez dakit.

A. Kata. - Ez dakizula?....

Barto. - Lanak ez nau beldurtzen, ez... kaleak beldurtzen nau.

A. Kata. - Kaleak?... Zer dala-ta kaleak?....

Barto. - Menditarrentzat egiña ez dalako.

A. Kata. - Ara ateraldia! Makiñat menditar bizi dira, ba, kalean.

Eta besteak bizi diran tokin gu ere bizi gaitezkela, uste det.

Barto. - Um!... zartxoak gera!.

A. Kata. - Zartxoak?... Egia: urteak ba'ditugu... ez gutxi ere.

Baña osasuna degun bitartean, ez gaitezen beldurtiak izan.

Barto. - Bai, bai....

A. Kata. - Bai, gizon, bai! Baserriko nekeetara oitua dagona, kaleko nekeetara ere jarriko al da.

Barto. - Landare berriak nunai itsatsitzen dira; baña zarrak....

A. Kata. - Etsiko gera, bai.

Barto. - Baileike.

Beldur naiz baña, zampacirc;rtxoak ez ote geran (...).